Maialen Akizu.

Bizkarra

2024ko martxoaren 28a
05:00
Entzun

Badirudi atseden hartzea badagokionean hasten dela gorputza marruka. Trenek ere kirrinka handiena frenatzean ateratzen dute. Izango dira hamabost urte mediku azterketa batean bizkarra okerra nuela esan zidatela. Plaka bat atera zidaten, eta kontsultara bideratu. Bai, eskoliosia omen nuen, segur aski jaiotzetik; gradu pare bateko eskoliosia zen, ez oso handia, ez behintzat larritzeko modukoa, eta kontrolatu egin behar zen, besterik gabe. Besterik gabe eta kontrolatu esaldi berean bota eta zuri-beltzeko nire enborraren argazkia erakutsi zidan medikuak. Ordurako eskolan ikasia nuen bizkarrezurra ez zela zuzen-zuzena, kurbatura sotil bat izaten zuela, baina sotiltasun hartatik oso bestelakoa zen argazkiko suge arrasto hura, Aizpurutxoko bide-zatia zirudiena, buruaren eta aldaken noranzkoa hala moduz lotuak baleude bezala. 

Mendebaldeko kulturan begiak, ahoa eta eskuak adimenarekin lotzen ditugu, munduari begiratzeko, komunikatzeko eta izateko gaitasunarekin, eta presente ditugu kontzientzian. Enborra, gure bizi-organo gehienen leku hori, min ematen digunean bakarrik agertzen da.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.