Angel Erro.
JIRA

Bond, James Bond

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Egunotan, Mexikon, James Bonden hurrengo emanaldiaren hasmentako eszena filmatzen ari dira, inoizko ikusgarriena izateko asmoz. Hori dute James Bond protagonista duten filmek ezaugarrietako bat, aurrekoa gainditu beharra eta ikusle gero eta zailagoak harritzea, akaso, horregatik azken emanaldietan gidoiek ere Bond gizatiarrago, gaurkoagoa islatzen saiatu dira. Gauza asko aldatu dira sail zinematografikoa hasi zenetik eta, Sam Mendes zuzendari berriak esan duenez, «hori da erronka: zerbait bakan eta ezberdina egitea baina funtsezkoa utzi gabe».

Galdera etorri zait zer ote den James Bonden filmetan funtsezkoa, denbora eta aktoreak igaro arren ezin ukituzkoa. Roger Moorek—zazpi aldiz izan baita James Bond pantailan— polemika piztu du esanez ez lukeela berak antzeztutako rol berberean Idris Elba irudikatuko. Pentsatzekoa da Elba beltza izatea dela eragozpen handiena. Baina nago ikusle gehienok, britainiarra izanik, Bond beltz bat ametituko genukeela. Are emakumezko Bond —edo trans— bat, Irun eta Hondarribian tradizioaren kontrakotzat jotzeagatik zinemetara plastiko beltzekin joanen baziren ere. Nik uste bi gauza bakarrik direla funtsezko pertsonaiarako, gonazale izatea eta bere burua nola aurkezten duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.