Angel Erro.
JIRA

Bortxaren egia

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Egia juridikoa eta egia materiala ez dira gauza bera, zuzenbidearen eskuliburuek ere aitortzen dute. Lehendabizikoa da auzi luze baten ostean epaileak gertatutakotzat erabakitakoa; bigarrena, benetan gertatutakoa, objektiboki. Ez dute beti bat egiten.

Dudarik ez dago Katalunian gertatu eta haizatu diren atxiloketek eta zurrunbilo mediatikoak lotura argia dutela aste gutxiren buruan plazaratuko den procés-aren epaiarekin. Neguan hasitako epaiketa horretan zigor altuenak, erreboltarenak, Fiskaltzak defendatu bezala, ezartzeko giltza bortxaren erabileran dago. Egun gutxi batzuen buruan, egia juridiko bihur daiteke katalan nazionalismo edo sezesionismoa mugimendu biolento bat dela, indarkeria hori materialki inork ikusi ez arren.

Etortzear denaren iragarpen hutsa da, metraileta eta guzti, atzo egindako operatibo poliziala. Publiko orokorraren begietara, pazifismotik bultzatutako mugimendu bat indarkeriazko irudikatzeko ahalegina. Atxilotutakoek epaia ateratzean sortuko zituzten istiluak, baldintzeraz, dira atxiloketaren kausa, gertatu ez den zerbait, alegia, baina sistema judizialaren erraietan sartuz gero, egia izatera bortxatuko dutena. Horren bide mediatikoa behintzat hasita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.