Jira

Boterea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Hitzen boterea zein da? Orduak ematen nituen txikitan buruari eman eta eman, saiatzen nintzen baina ez nuen ulertzen, zergatik esaten zaio belarrari belarra, eta ez zelaia, edo txiklea, edo arbela, edo goroldioa? Gero esan zidaten gauza batzuk holaxe zirela eta hobe zela galdera asko ez egitea. Eta galderak neuretzat gordetzen hasi nintzen. Munduaren martxak ez ditu ametitzen. Dirukraziari ez zaizkio gustatzen, moteldu egiten dute dena; sistemari olioa gustatzen zaio, datuak, zenbakiak, estatistikak, erantzunak, edo behintzat galderarik ez egitea, are galdera horren erantzuna bilatzeak beste hainbat galdera eginaraztea baldin badakar. Zeinek nahi ditu galderak?

Hitzen boterea zein da?

Esaten badizut, zatoz, laztana, hemen lasai egongo gara, otzi maitea, hartu kafesne beroa, itxi atea, hotz egiten du kanpoan, babesa eskaintzen dizut, goxotasuna, leku bat, aterpea. Baina esaten badizut, zu, alferra, lapurra, ez zaitut nahi, biolentoa, kartzela da zure etorkizuna, hiltzailea, hantxe ustelduko zara, terrorista, zure proiektu politikoa odolez zikinduta dago, zer eskaintzen dizut? Irakurtzen ditut egunkariak, pizten dut irratia, eta zaunka ari dira guztiak.

Boterea, hitzen boterea da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.