Jira

Denok

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Helburua absolutua da, ez du dialektikarik onartzen: nor dago gerraren alde, nor dago indarkeriaren alde, nor dago terrorismoaren alde; nor dago biktimak ez oroitzearen alde? Beti behar dugu orainari zentzua emango dion iragan bat.

Baina zein dira biktimak? Gerran hildakoak? Zein gerratan, non, noiz? Hil, gerrak egiten du? Hil, indarkeriak egiten du, terrorismoak egiten du? Onkeriaren erresuma zuria biktimaz gainezka dago, eta borreroak behar ditu: gerra, indarkeria, terrorismoa. Ez estatuek, ez ejertzitoek, ez poliziak, ez gizonek, eta inoiz emakumeek. Gerrak hiltzen du, indarkeriak, terrorismoak.

Egin dezagun Oroimenaren Lorategi zuri bat ideien kontra, eta ahaztu Espainiaren historia, ahaztu hildakoen hezurren gainean eraikitako inperioa, ahaztu Inkisizioa, ahaztu Franco eta Donostiako faxistak, ahaztu Amedo belar txarraren hitzak, ahaztu Felipe Gonzalez, ahaztu memoria kolektiboa asmatu eta aldarrikatu egiten dela.

Eliza zuriak esango du zein zen bekataria, eta zein martiria. Horretan ari da orain ere. Eliza naturalizatuak esango du, erakunde moralistekin batera, zein diren denon oroipenean bizirik iraun behar duten biktimak.

Zeinek erabaki behar du zein garen denok?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.