Angel Erro.
JIRA

Dilema faltsuak

2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Badaude gizartean finkatu eta sendotuta dauden iruzurrezko aurkakotasunak, gutxitan jartzen ditugunak auzitan. Maitasunaren kontrarioa baliteke ez izatea gorrotoa, ezaxola baizik. Zerbait jostagarriaren aurkariak ez du zertan serioa izan, aspergarria baizik. Gehienetan, halako dilema faltsuetako mutur baten ala bestearen artean hautatzera bultzatzen gaituzte.

Entzutetsua izan da Gabriel Rufian ERCko diputatuari egin dioten galdera: berak, aukeran,zer lehenetsiko zuen? COVIDaren kontrako txertoa ala (Kataluniaren) independentzia? Ez ohi zaizkio horrelakoak planteatu nazionalistak ez omen diren politikariei. Rufianek lehenaren alde egin zuen, tranpan erorita edo giza bizitza helburu politikoen gainetik ez jartzearen ondorioak aurreikusita.

Tranpa berbera dago gure aspaldiko ezagun zahar honen azpian: zer nahiago duzue, mediku ona ala euskalduna? Dikotomia hauek mahaira ateratzen dutenez mesfidatu behar da beti (oro har ala juntagailua maiz erabiltzen dutenak ez dira fidatzekoak), beren pentsaerara makurrarazi nahi gaituztelako.

Azkenaldian, honen forma berria ikusten ari gara, COVID-19aren aurrean hain zuzen, osasunaren ala hondamendi ekonomikoaren artean aukeratu beharko bagenu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.