Maialen Akizu.

Egokitzapenak

2024ko apirilaren 9a
05:00
Entzun

Lagun batek oporren ostea, beti, asteazkenez hasten du. Urteko egutegia ematen diotenean hori da begiratzen duen lehen gauza: lanerako bueltak asteko zein egunetan izango diren. Ostegun edo ostirala tokatzen bada, bego halaxe, baina, astelehenaren edo asteartearen kasuan, beste jaiegunen batekin trukatzen du. Lankide beterano batek aspaldi eman omen zion aholku hori, eta diferentzia asko antzematen omen du, sekulako mesedea. Egunean bi litro ur edatea, bost pieza fruta jatea, edo 10.000 pauso egitearen antzera, osasuna hobetzen dizun ohitura baten pare kontatzen du lanerako buelta asteazkenez egitearena.

Lanbide askotan badirudi ez dela posible oporren buelta asteazkenez egitea; badirudi ezin dela lanera joan gabe gelditu etxekoren batek gaua ondoezik pasatu badu; ezin dela gertuko baten heriotza-urteurrena delako zortzi ordu beharrean lau egin inori azalpenik eman gabe; edo zure urtebetetze eguna, besterik gabe, jai hartu. Soldatak, baimenak eta bajak bainoago, batzuetan nahi nukeena da konfiantza apur bat eta botere eskerga bat gugan izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.