Angel Erro.
JIRA

Elur urtea

2021eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Kaleak, plazak eta mendiak elurrez bete dira; sare sozialak eta mezu zerbitzu elektronikoak ere elurrez bete dira, elurraren argazkiz. Ematen du bere horretan irauten duela elurrak eragiten digun txundidurak. Berriro haur bilakatzen gaituela idaztekotan egon naiz, baina ez nago hain larri. Isiltasunarekin lotu izan da elurra, beharbada gehiago olerkietan albistegietan baino, non dena baita nahasmen eta algara. Azalpen fisikoa du horrek, elurrak ez baititu hots uhinak errebotatzen, soinua motelduta. Zaila da, baina, nonbaitera ateratzea hala den egiaztatzera, kaleak, plazak eta mendiak jendez gainezka aurkituko baitituzu.

«Elur urtea, ezkur urtea» esan ohi da euskaraz. Zorion urtea ere bai. Patxi Huartek italierazko bertsioa ekarri digu, gutxi gorabehera honela itzul daitekeena: «Elurraren azpian ogia dago». Ingelesez ere esaten dute antzera: «Uraren azpian, gosetea; elurraren azpian, ogia». Miragarria da gehienok nekazal munduarekiko harremana galdu arren, gehienok beste produkzio sistema batean txertatuta egon arren, atsotitzek nola jarraitzen duten indarrean. Horrek ongi erakusten du nondik gatozen, jakina; oinarrizkoa zer dugun. Batzuetan ematen du ez dugula ahaztu nahi, horra itzuli beharko bagenu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.