Erraz botatzen dituk hik, esan zidan Nadiak, erraz gaitzesten duk Europa zaharra, eta argi, ez diat esan nahi ez daukanik ezer txarrik, ni ez nauk hasiko haren loriak goratzen, baina ez izan ergela, eta ez ahaztu non bizi haizen, eta nola bizi den munduan jenderik gehiena, hik ez dakik zer den iturria ireki eta ura edateko modukoa izatea, edan eta edan egin dezakek, ez daukak ahituko denbeldurrik, ireki berriro, edaneta edan egin dezakek, garbia zetorrek, ez daukak irakin beharrik, edan eta edan egin dezakek. Ez dakik zer den hori, beti halaxe ezagutu duk. Eta zerbait gertatzen bazaik, gaixotzen baldin bahaiz, min hartzen baduk, medikua daukak, ospitaleak, botikak, ongi artatuko haute, ez daukak beldurrez ibili beharrik, okerreko organoa erauziko ote diaten, edo medikuaren kontsulta ordaintzeko lain diru biltzerik izango ote duan, hik ez dakik zer den hori, ez duk besterik ezagutu. Eta bai, bazekiat langileen egoera gero eta ilunagoa dela, aberatsen eta behartsuen arteko aldea amildegi sakona ari dela bihurtzen, baina begira ezak ingurura, ikusten duk inor gosez hiltzen?
Erraz esaten didan hik ez dakidala non bizi naizen. Orduan zer, hauxe dun ezagutu dezakegun mundurik onena?
Jira. Xabier Gantzarain
Erraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu