Hementxe bizi naiz, esan zidan lankideak, hauxe da nire etxea, bista eder askoak dauzka Nazional 1era. Behean geratuko naiz, esan nion, autotik jaitsi eta errepidearen gain-gainean geratzen den metalezko barandan besoak bermatuz. Bai, oraintxe nator. Kamioiak zenbatzen hasi nintzen automatikoki, bat, bi, hiru, lau, bost, ziztu bizian zetorren auto batek hartu zuen nire arreta gero, hari segika joan zitzaidan begia industrialdera, iluna zen, adreilu gorrizko eraikinak aspaldikoak ziren, zikinduta zeuden jada, hango langileak irudikatu nituen, egongo zen seguru asko bizitza osoa bertan eman zuenik. Nabaritzen ote da oraindik ostirala langileek besapean daramatzaten traje buzoetan? Gizon bat ikusi nuen oinez, pasiera eginda etxera etorriko zen akaso.
Bai, leku onak daude hemen pasieran ibiltzeko. Han aurrean hipika dago, hor inguruan ibiltzen naiz ni, eta beste jende asko. Ezkerrean, etorri, hemendik ikusten da ondo, Realaren futbol zelaiak daude, eta han, bi tontorrak bat egiten duten puntua ikusten duzu, ba hantxe azpian egin behar dute erraustegia. Irri egin zuen: guztiek esaten dute, oso ona da pasiera egitea osasunarentzat.
Irri egin nuen: ehunetik gora kamioi zenbatu nituen.
Jira
Erre ala erre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu