Angel Erro.
JIRA

Errespetua

2022ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Atzo goizean esnatu eta hedabideen sare sozialak arakatu ditut, aurreko egunetan, batez ere asteartean (Espainiako selekzioa Marokokoak Munduko Futbol Txapelketatik kanporatu ondoren), iragarriak zituzten istilu larriak benetan gertatu diren. Antza, ez dute goiburuetara eramateko aski izan.

Nekez zenezake, egunotako albistegiak, berriemaileen kronikak eta tertuliakideen kezkak entzunda, halako azpitestu arrazista bat ez antzeman. Marokok irabazi ala galdu, istiluak espero izatekoak ziren. Ezinbestez. Iruñeko Gazteluko plazan poliziaren furgoiak zaleak baino lehenago zeuden, zain, nora egin behar zuten seinalatuz bezala, istilulekua aukeratuta. Agian oker nago eta beti da horrela. Edonola, astearte arrats-gauean aurretiko arrazismoak zuribidea irrika zuela argi daukat.

Goizean, baina, ezer gutxi. Txio-herrian espainiar zaletu batzuk ikusi ditut, esaterako, etorkin marokoarrei begirunea eskatuta, garaipena ospatzea errespetu faltatzat hartuta. Susmoa dut muinean errespetu faltatzat desberdina izatea dutela (gaizki-desberdina, zeren ongi-desberdina izatea, giri aberats bat Marbellan, kasurako, ez da gauza bera).

Bestearen poza, bizi-poza (eta bizi-beharra) bere horretan onartzea, eta ez mehatxu moduan, dut nik errespetutzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.