Ertzak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Bada beraz euskal mundua deitzen zaion zer edo zer. Ederto. Beste behin ere, Eluardek arrazoi: badira beste mundu batzuk, baina guztiak honetan daude. Drogena bezalaxe, ilunpean eta bazterrean, misterioz beterik, hor dago euskal mundua, arrisku latzak hartuz bertan infiltratu eta telebistarako erreportajeak egingo dituzten kazetari ausarten zain. Jakina da, euren balentria goratuko dute hasteko, eta gero, dena berdintzera egingo duen txilindro bat pasako, estereotipoak gizenduz, berriak sortuz, etiketak jarriz, diferentziarako tarte txikia utziz.

Esatea ere: «Euskal munduaren kritika ironikoa».

Balia dezagun terminologia bera. Bada italiar mundurik? Bada frantziar mundurik? Eta espainiar mundurik? Ez dago euskal mundurik. Egotekotan, euskal mundu asko daude. Euskal mundua bat eta bakarra dela adierazita, pobretu egiten da zeharo, eta multiplo komun txikienera berdindu bere baitan bizi direnak. Nolatan ekarri nahi da, «euskal» errepikakor eta nardagarri horrekin, mundu horien guztien aberastasuna hain eremu urrira? Askotan gertatzen da, ohituta gaude. Eta okerrena, funtzionatu egiten du. Eman behar nahiago ditugula pertsona eta mundu lauak. Ertzekin min hartzeko arriskua dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.