Jira

Eskubideak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Bizitzekoa, etxebizitza duina izatekoa, lana eskuratzekoa, ikastekoa, artatua izatekoa, eta beste asko dira batek dauzkan eskubideak, 30 guztira, ez dira gutxi, eta berdin-berdinak munduko pertsona guztientzat, ez dira alferrik giza eskubide unibertsalak. Egun hauetantxe ari dira Donostian Giza Eskubideen IX. Zinemaldiko pelikulak botatzen. Gaur zortzi joan ginen. Kim Longinottoren Pink Saris ikustea pentsatu genuen, eta han abiatu ginen, giza eskubideak ere kanpaina egiteko balia daitezkeela ohartu gabe, Victoria Eugeniara. Alkate jaunak hitz batzuk egin zituen, dena oso egoki eta zuzen, eta halako batean alde egin zuen behintzat oholtzatik, eta hasi zen dokumentala. India iparraldeko emakumeen egoera latza kontatzen zuen, eta haietako batzuek egoera hori iraultzeko egiten ari diren borroka. Bukatzean zuzendariari galderak egiteko aukera zabaldu zuten, eta isiltasuna apurtze aldera-edo, ergela zirudien galdera egin zuen batek: zergatik izenburu hori, Pink Saris? Zuzendariaren erantzuna ez zen ergela izan: nik beste izenburu bat jarri nahi nion, Neska baten bizitza, baina dirua jarri zuen telebista kateak aldatzeko eskatu zidan, eta hau jartzeko.

Poza ematen du eskubideak izateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.