Etenda

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Ezagutzen duzun jendeak harritzen zaitu gehiena. Haien irudi bat daukazu egina, era batekoak direla uste izaten duzu, eta hantxe nahi izaten dituzu gainera, zuk aurrez eskaini diezun leku hartantxe, aurrez espero duzun jarrerarekin. Inor ez da ordea, eta eskerrak, bestek ematen dion irudiarekin konformatzen. Denok matxinatzen gara ezartzen diguten irudiaren kontra. Matxinatu beharrik ere ez dago: nahi gabe ere batek bere buruari joaten uzten dio, ez dago beste erremediorik, utzi egin behar zaio eta eutsi egin behar zaio, eta tenka horretan zailtzen da bat, tenka horretan ikasten du batek bere buruarekin bizitzen.

Zur eta lur utzi ninduen gure aitak: misterio bat da, ez diot antzematen zergatik, baina batzuetan pertsonak asko balio du, eta beste batzuetan ez du batere balio. Galtzen da baten bat mendian, eta hor doaz denak, martxanjartzen dira erreskate lanak, eta hura aurkitu arteko onik ez da izaten. Eta ematen du pertsona bakar batek asko balio duela. Baina gerohiltzen da pertsona hori beratrenak harrapatuta, eta pertsona horrek ez du batere balio,kexu izango da jendea, hedabideek segituan idatziko dute berria: trenak pertsona bat harrapatu du eta zerbitzua etenda egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.