Jira

Etortzekoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Domaia da: atzera baino ezin du egin batek. Eta zaputza hartzen du konturatzean. Ilusiorik handienarekin –eta faltsuenarekin– saiatzen da bat etorkizunari forma ematen, ikasi egiten du, lan egiten du, sinetsi, eta bat-batean heriotzak edozein unetan edozein bazterretan harrapatuko duela ikusten du, eta beste guztia zoriaren lana dela iruditzen zaio, eta haize zirimola baten menera dabilen hostoari segitzen dio begiradarekin, orain gora, orain behera, herrira bidean. Begiak ixten ditu loak har dezan, eta irudiak datozkio arrapaladan. Hemen da berriro ere, iragana. Nahiago du esna, nahiago du gazteluak jaso airean, gero zutabe luze eta sendoak jartzea besterik ez zaio geratzen.

Ez du iraganera itzuli nahi, baina iragana beti dator bueltan. Jaio eta hazi den herrikoa da bat, nahi ez badu ere, eta hango lekuak jendez beteta daude, hantxe gizendu zitzaion memoria: terminator osatu baten gisan, begi kolpe bakarrean pertsona identifikatu, bere genealogiaren errepaso azkar bat egin, haren balentriak aletu, eta zein diosala mota eskaini behar dion erabakitzeko gauza da, eta batzuekin, baita haiek hiltzeko zenbat motibo dauzkan azaltzeko ere.

Poztekoa da: aurrera baino ezin du egin batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.