Etxepare

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Langintza nekeza du Etxepare Institutuak bere gain: euskara eta euskaldunak badirela zabaldu behar du munduan zehar.

Berez ez da beste munduko lana, esan dezake baten batek, hemen egindakoa kanpoan ezagutzera ematea besterik ez da. Begiratu batera bai, ez luke arazo handirik sortu behar diplomazia kulturalak. Baina gero ez da hain erraza. Nahita ere, batek ez du bere hizkuntza erabateko distantziaz ikusterik lortzen, are gutxiago beste edozein hizkuntza bezala sentitzen. Hiztuna da oroz lehen. Beste ezeren aurretik, idazle izan aurretik, esate baterako, bat irakurlea da, baina irakurle izan aurretik, bat hiztuna da, hizkuntza horren bidez jaso du mundua.

Eta hala ere, idazleak ezin du irakurle eta idazle aurretiko hiztuna atera plazara. Ez diote utziko. Ezin du bere hizkuntzarekiko konpromisorik erakutsi; esango diote hizkuntza dela gutxienekoa, askatasunaren alde egon behar duela, fanatismoaren kontra. Eta ondo egin duela orain arte, ez dela gregarismoan erori, badakitela askatasunaren alde egon dela. Baina, hara, idazleak hiztunaren askatasuna aipatu orduko, zaharkitua dagoela esan diote askatasunaren aldekoek.

Langintza nekeza du Etxepare Institutuak; has dadila Madriletik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.