Jira

Euskalduna

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Nork bere burua arraro ikustea, hori bai dela arraroa.

Meza medioek subjektibitateak jartzen dizkizute aukeran, aukeratu egin behar duzu: luxua ala zaborra, gora ala behera. Norma burgesa da, zaila da izkin egitea, zirrikitu guztietara sartzen da, ur erradioaktiboa bezala. Norma horrekin alderatu behar duzu zure bizimodua, eta norma horren arabera joaten zara zure identitatearen bilbea josten; saretu egiten da batzuetan, pasaratu beharra egoten da, petatxuak jarri, barrenak hartu. Burgesik zintzoenaren pare, zure galarik onenak jantzita mundura atera eta itsusi zaudela esaten dizutenean, orduan konturatzen zara euskalduna izatea zein nekeza den.

«Euskalduna naiz eta harro nago» egin zuten oihu milaka euskaldunek orain dela ia 20 urte. Aldarrikatu beharra zegoen euskaldun izatearen harrotasuna. Eta gaur, badago beharrik, aldarrikatzen du inork, balio du orduko mezuak, nola ikusten du gaur euskaldunak bere burua?

Asko izan gara AEK-ko beteranoak, eta zirrara eragiten du oraindik ere Korrikak. Ez dakit zein urtetan izan zen. Korrikaren bueltan disko bat prestatu zuten, eta han, erdi ezkutuan, Jeremiah Johnsonek kantu bat utzi zigun, etorkizunerako: «Euskalduna naiz eta arraro nago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.