JIRA

Ez ukitu

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Hartzen duzu igogailua, ateratzen zara kalera, sartzen zara okindegian, joaten zara liburutegira, igotzen zara autobusean, eta guztietan irakurtzen duzu gaztigu bera: ez ukitu. Ez ukitu irakurtzen duzu jendearen begietan, mundua arrotza da eta ez dut minik hartu nahi, neure bidean joan nahi dut, ez dut inorekin hitzik egin nahi, ez dut arriskurik nahi, ogia erostera etorri naiz, liburua utzi eta banoa, ez eseri nire alboan. Begiak, batez ere, autodefentsarako dira. Nik lau dauzkat, badaezpada. Eta hala ere hor ibiltzen naiz, beldurrak airean, beste guztiak bezala.

Erakundeek kanpaina onberak bultzatzen dituzte, eta aurrezki kutxeniragarkietan jende zoriontsua agertzen da, taldeka: jendarte ideal batenilusioak dirua ematen du, antza. Zenbat auto dabil egunero-egunero barruan pertsona bakar batekin, galdetzen dute politikoek auto ofizialetik jaitsi orduko, banatu ezazue autoa, dena du ona: kalte txikiagoa, gastuak erdibana,berriketa segurua. Eta jendeak autoan bakarrik joaten jarraitzen du. Begi pare gehiegi dagotrenean, autobusean, edozein lekutan. Ez dut nahi inork uki nazan, ezta begiekin ere. Ez ukitu, arren.

Eta hala ere, begiek begietan bilatzendute atsegin etaatseden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.