Maialen Akizu.

Ez zait euskara gustatzen

2024ko martxoaren 6a
05:00
Entzun

«Niri ez zait euskara gustatzen», esan zioten Aritz Olagoi kirol psikologoari. Gerora, kirolean psikologia eta soziolinguistika uztartzen aritu da. Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko metodologia landu du, eta Kiroletik bagoaz euskaraz saria jaso.

«Niri ez zait euskara gustatzen». Niri ere esan izan didate; gero eta gehiagotan. Eta ez dut jakiten zer erantzun. Euskara zaila da edo euskarak ez du ezertarako balio leloen aurrean jokatzen ikasi dut; gustuarenak, ordea, beti harrapatzen nau metxero faltan. Badakit gustua eraikia dela, soziala, boterearen menekoa, baina gure txikiak marrubiak jaten ditu amorratuta, eta ez dago modurik platanoarekin; Edurnerekin ez duzu mendi bueltarik emango; Khalilek ez du alkandorarik jantziko. Eta bai, politika oso bat dago futbola gustatzeko, azal depilatua, edo erdarak, baina nondik egin zuloari tira.

Ibai Zabalak hiztun oso izateko hiru K azpimarratzen zituen: konpetentzia, koherentzia, kontzientzia. Akaso, laugarren K bat ere gehi dakioke: kontsumoa. Euskalduna kontsumitzailea da ezinbestean, euskara kontsumitzen du eta gustatzen zaiolako da euskalduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.