Eztanda

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Saiatu saiatzen naiz, baina batzuetan ezin izaten dut egia esan, ikaragarri zaila egiten zait, xehetasunak sartu beharko nituzkeela iruditzen zait, baita ezdeusenak ere, edo batez ere ezdeusenak, hori dela egia, eta gero pentsatzen dut hori ere ez dela iristen egia izatera, egia hor dabilela, galduta, inork ez duela harrapatuko jakitun, inork ezingo duela guztiz oratu sekula, eta nork bere egia harrapatzea badela nahikoa ezinezko, hortik aparte egiak harrapatzen ibiltzeko, hori guztia pentsatzen dut, eta azkenean gezurra ondo samar kontatzearekin konformatzen dela bat, baina akordatu egin behar duela nola kontatu duen, ezinbestekoa baita lehen aldian bezalaxe kontatzea, dena berriro errepikatzea, ezer ez ahaztea, gezurrak egiaren tankera har dezan, egiaren lekua har dezan, hura baino ederrago ager dadin, ondo kimatutako bonsai bat kamino bazterrean hazten den belar txarra baino ederrago agertzen den gisaberean.

Asteguna zen, gaueko hamar t'erdiak. Ez zebilen inor Easo plazan. Bat-batean, eztanda izugarria entzun nuen. Tabernan sartu nintzen. Zer izan da hori? Realak bigarrena sartu du, poza lehertu da Anoetan.

Merezi du Donostiak 2016ko Kultur Hiriburua izatea. Akustika ona du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.