Munstroaren barrunbeetan topatu genuena errealismo kapitalista izan zen.
Ni galdu egiten naiz ñabarduretan, eta ez dakit dirua jartzen dutenak babesleak diren, patroiak diren, kide korporatiboak diren edo zer arraio diren, edo zein alde dagoen batetik bestera. Kontua da, azkar eta gaizki esanda, festa bat ari zirela antolatzen han barruan.
Museoari diruz laguntzen dion enpresa batek bere bezeroentzako afaria eman behar zuen, eta beraz, museoko hall-a eskatu zuen. Gu iritsi ginenean, disko jartzailea soinu probak egiten ari zen, eta sekulako burrundara zegoen. Gero kazetari bat igo zen oholtzara, irratian eta telebistan dabilena, eta era guztietako aurkezpenetan aritua, gauean irakurri beharreko testua errepasatzera. Goitik ondo ikusten zen nola ari ziren mahai biribilak jartzen, nola zebiltzan zerbitzariak hara eta hona gauerako dena ondo egon zedin.
Mundua erori zitzaidan. Guggenheim Bilbao Museoaren egunik inportanteena astelehena zela konturatu nintzen. Museoaren funtzioak gutxi zeukala ikusteko kultura zabaltzearekin, eta bai, aitzitik, enpresen prestigioarekin.
Diru publikoarekin eraikitako museo baten funtzioa, azkenean, enpresa pribatuen jatetxe esklusiboa izatea ote da ba?
Jira
Funtzioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu