Galdera

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Horixe galdetu zuen gutako gazteenak: eta horrek, nola eragiten dit niri? Eta hortxe hasi zen elkarrizketa sakabanatzen, haria galdu genuen, nork bere baitara egin zuen jauzi, eta bakoitza bere ordenagailura itzuli zen, korreoa begiratu, mezuak idatzi, musika entzun, bideoak ikusi, erlojuari begiratu, laster banoa.

Akordatzen zarete, saiatu nintzen elkarrizketari berriro ekin asmoz, 35 orduko lan astea eskatu eta aldarrikatu zen garai hartaz? Besteak baietz egin zuen buruaz, akordatzen zela, baina zenbat urte ote neuzkan pentsatzen ari zela antzeman nion, burura begiratu zidan, soiltzen hasia daukat, eta ez zuen ezer esan 35 orduko lan astearen aldarrikapenaz. Bera ere jada ez dela hain gaztea ariko zen pentsatzen.

Kolpea izan zen, ezin dut ukatu, gehienek ez zuten nahi 35 orduko lan asterik. Hipoteka, seme-alabak, edozein arrazoi bilakatzen zen aitzakia nabarmen lantokira auto berriarekin agertzen zenaren ahotan. Ez gaude gure erosotasunak albo batera uzteko. Hori esan nahi nien nik. Ez gaude gure lanak eta soldatak besterekin banatzeko. Eta azkenean, lankiderik ere ez da, konpetentzia bakarrik.

Baina zertarako nahi zuen jendeak 35 orduko lan astea?, galdetu zuen gazteenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.