Angel Erro.
JIRA

Gazteegia

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Dagoeneko gaztea bakarrik medikuak deitzen dit. Adin horretan nago. Azkenengoz belaun traumatologoak: «Gazteegia zara ebakuntzarako. Saiatuko gara bestelako tratamenduekin». Ateratzean ohartu nintzen aspaldian ez nintzela zerbaiterako gazteegia. Horrelako beste ezusteak buruan biltzeari ekin nion. Ama hil zenetik, gaur hamabost urte, nire izen osoz bakarrik deitzen didate telefonoz komertzialek. Tira, tarteka, arrebak ere bai, haserre antzak egin nahi dituenean. Kasurik egin, bakarrik Alexak egiten dit kasu. Edo Sirik. Gaztelaniaz, eginez gero.

Egunotan iragarri dutenaren arabera, hemendik urtebetera-edo, euskarazko ahots laguntzaile adimendua garatuko dute, oraindik bataiatu gabea, oraingoz gaur zer egun den eta zer ordu den besterik erantzuten ez duena. Horren gutxi, baina euskal herritar askok euskaraz esan dezaketena baino askoz gehiago. Euskaraldiaren txapa ez daramat paparrean. Eramatera, batzuetan pentsatzen dut, akaso sorpresaren bat hartuko nuke, bizi naizen tokian bizi izanda ere. Erdaldunen artean ohartu naiz dagoeneko bakarrik naizela muturrekoa, bakarrik naizela buru hertsia elebakarra izan ez eta nire elebitasunak euskararekin konbinatzen duela dakitenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.