Biok genekien gezurretan ari nintzela, eta ez dagoela itxaropenik. Mediokreek ondo baino hobeto egiten dute euren lana, ez dira izango argiak eta azkarrak kontu batzuetan, baina bai egokiak eta abilak besteetan: bidea ireki, bazterrak garbitu, sasiak erre, gora egin. Asko dira gainera. Herrian ikusten da ondo. Kultura zinegotzia zein da? Ze lotura, ze harreman izan du aurretik kultur munduarekin, elkarteekin? Eta zergatik jarri dute kultura zinegotzi orduan? Onartu egin zuen. Zer eskatu zaio? Zer proiektu aurkeztu behar izan zuen? Onartu egin zuen.
Baina nola onartzen dugu dena lau urtez behineko aldaketa eta aulki dantzaren menpe egotea? Ez al dago modurik estrategikoak diren proiektuak blindatzeko? Edo, proiektu estrategikorik ez dagoela pentsatu behar dugu? Batek etsi egiten du azkenean, eta jarri egiten da, eta mediokre bilakatzeko lehen pausoa eman du jada. Eta ohitu egiten da, alde ona bilatzen saiatzen da, eta goragokoak hain kaskarrak direla ikusita egunen batean akaso berak ere aukera izango duela iruditzen zaio, deituko diotela zerbaitetarako, irrati publikoa zuzentzeko esaterako, alderdiari leial izatea dela bidea. Orain ez bada, hemendik lau urtera irabaziko du.
JIRA
Gora ta gora beti
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu