Angel Erro.
JIRA

Gurasoak

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Denoi gertatu zaigu, edo gertatuko zaigu, guraso bati edo biei «aski da» esan behar izatea. Bestela etxean sartu, oraindik umemokoa bazina bezala, akaso lehenago berea izandako etxean, eta hasiko zaizkizu gauzak nola egin behar dituzun agintzen, jaten duzuna edo ez duzuna kritikatzen, altzairuak tokiz aldatu dituzulako errieta egiten, pisua loft moduan zaharberritzeko erreformatxoa hasi duzulako, eta bide batez Pétain aitatxiren potret zaharra kendu, hemendik zorurainoko mutur beltza paratzen, bikotekidearekin (belaxka horrekin) daramazun bizimodua kritikatzen.

Mingarria da planto egin eta zeure etxetik, garai batean akaso berea izandako etxetik, baina eskualdatze legala egin ondoren, aitak hala nahi izan zuen eta, orain zurea den etxetik gurasoak botatzea, telefonoz ez deitzearekin edo Gabon zaharreko afarira ez joatearekin mehatxatzea, are diziplina txosten bat irekitzea ere, harik eta zuk zeure bizitza edo zeure alderdi politikoa gobernatzeko erabaki duzun modua onartu edo gutxienez errespeta dezaten arte.

Gurasoek benetan maite gaituztelako topikoak erro sakonak dituelako, bestela pentsatuko zenuke bekaizkeriak erreta dagoela, etxeko negozioaren etekinak handitu dituzulako, zeure modura, emeki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.