Angel Erro.
JIRA

Hein bat gogor da

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Otsalderen kobla horietan bezala, ez da xamurra egunotan zahar jendearekin gertatzen ari dena zuzen esplikatzea. Alde batetik, zahar etxeetan haietako asko zer kondiziotan dauden ikasteko balio digu. Ikusteke dago, guztia igarotakoan, horri konponbidea jartzeko ere. Eta haraino iristea ahalbidetu duten politikak eta haiek ahalbidetu dituzten politikariak zigortzeko ere. Botoetan bada ere. Beste aldetik, zahar jendeak, garatzen duen hipersentiberatasunaz hauteman dutenez, sare sozialen premiarik gabe, beste inori entzun baino lehenago, birus kontu hau guztia adinekoak garbitzeko asmatu edo gutxienez baliatuko dutela. Beharbada adinak egiten gaitu paranoiko. Baina susmo txar horrek gauza bat behintzat salatzen du: zahar jendeak bere burua kargatzat hartu edo, zehazkiago, gazteagoek zahar jendea kargatzat hartzen dutelako errezeloa. Topikotik izan dezakeena, baina urteetako jarrerek eta politika zehatzek pilatutako ustekizuna ere badena. Modu pertsonalean denok (gazteagoek), gorputza sendo eta azkar dugula odola, gure ekarpentxoa eginen genion zaharrak sobrante senti zitezen. Baina askotan arduradun publikoek, botoa eskatu behar ez dietenean, baliabide publikoen xurgatzaileak balira bezala tratatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.