Maialen Akizu.

Herri

2024ko martxoaren 24a
05:00
Entzun

Konfuzio maisuarengana jo zuten ikasleek. Jakin guran zeuden eta galdetu egin zioten: nondik hasiko zinateke herri bat gobernatzen? Konfuziok berehala erantzun zien: hizkuntza hobetuko nuke. Ikasleak harriturik begiratu zioten, erantzunak egindako galderarekin loturarik ez balu bezala. Haietako bat argibideak eskatzera ausartu zen: baina hizkuntza hobetzeak zer mesede egiten dio herriaren gobernamenduari? Konfuzio ez zen esandakoa pentsatu gabea, eta baieztapen borobil hura xehatzen hasi zen: hizkuntza zehaztasunik gabea baldin bada, ez da pentsatzen dena esaten; esaten dena ez bada pentsatzen dena, ez dago benetako lanik; benetako lanik gabe, ezin loratuko dira artea eta morala; justiziarik gabe, herriak ez du jakingo nora jo: sutan dagoen ontzi bat izango da, itota eta noraezean dabilena; horra, bada, zergatik hobeto behar duzuen hizkuntza. Ez zaitezte arbitrarioak izan hitzekin. Herri bat gobernatzea baldin bada auzia, hizkuntzaren zehaztasuna da garrantzitsuena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.