Angel Erro.
JIRA

Herritik atera gabe

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Jaioterrian hil da Javier Viscarret Aldasoro margolari burlatarra, 91 urterekin. Notizia leitutakoan, sarean bilatu dut bertan aipatzen den bere obra ezagunena, 1960an saritutako El hombre triste. Ez dut topatu. Ez hori, ez apenas beste ezer. Bai aurkitu dut, berriz, Auzalor (Burlatako ondare immaterialaren artxibategia) izeneko webgunean berari egindako elkarrizketa zatikatu luzea, batez ere herriari buruzko aspaldiko kontuak hizpide, baina atzerrian ibili zenekoa ere.

Jarraian, beste herkideei egindakoak ere ikusten eman dut asteburu osoa, Burlatako kontu zahar asko ikasiz, udaletxerik gabeko paraje aski bakarti bat baino ez zenekoak, Atarrabia eta Iruñearen artean. Etxeen izenak, ofizio eta lantegi zaharrak, orduko bizimodua, desarrollismoak aurretik eramandako eliza erromanikoa eta jauregiaren ederra, orduko taberna eta denda urriak… Atentzioa eman dit gehien-gehienok diotela herrian bertan egiten zela bizitza, gaur ez bezala, Iruñera hainbeste igo beharrik gabe. Burlata hiri-lolekua deneko burlatarra izanki ni.

Orain lotura egin nezake EAEn herri guztiek, direnik eta txikienak ere, zerbitzuez gabetuenak barne, duten itxi aginduarekin. Baina Burlata ez dago hor, eta ni Burlatan ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.