Jira

Hotza

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Fikzioa kakatan uzten du honek. Lurra bizirik dago, orro egiten du, krak egiten du, eten egin da iraganak etorkizunarekin talka egiten duen lekuan, inork ezin du gogoratu nolakoa zen Japon duela astebete, mundua bera aldatu egin da, Afrika iparraldeko iraultza guztiak baino barrurago sartu zaigu katastrofe nuklearraren izua, Garoña bertan dago, zer ari gara egiten lurrari, uholde zikin hark etxeak erauzi eta berekin eraman zituen aurrena, barkuek paperezkoak ematen zuten, ur azala suak hartu zuen, irudiak ikaragarriak ziren, hondamendia zen, baina beti dago hondamendia baino okerragoa den zerbait: biharamuna.

Gaua abailtzen da hildakoen gainera, ilunpetan uzten dituzte, kiroldegietako zoruan, ilaran, bizidunetan jarri behar da arreta, antolatu, zer egingo dugu orain, nondik hasiko gara, non egingo dugu lo, zer jango dugu, non bilatuko ditugu inon aurkitzen ez ditugunak, nola egingo dugu aurrera, nola ahaztuko dugu hau, eta eguna badoa inon geratu gabe, inori erreparatu gabe, eta berriro abailtzen da gaua hildakoen gainera, eta goiza elurretan esnatu da, eta hondamendia zuriz estali da, fikzioa kakatan uzten du honek, hotz egiten du, eta azkenean, biharamuna da okerrena. Hotza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.