Jira. Xabier Gantzarain

Ilbeltza

2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Urteari jan dizkiogun egun apurretan, beltza doa urtarrila, zeruak txorihilak bota dizkigu buru gainera, beltzak ikusiko ditu erretzaileak hemendik aurrera, hotza pasako du, kalean egongo da, baztertu egingo dute, gaixoa izango da. Argindarra asko garestitu da, gasa ere bai, butanoa ere bai: egongo da ezer merkeago? Ilusioa behar du haurrak, eta askoz gehiagohelduak, eta elefante gainean etorri zen errege beltza.

Etorkizuna ere beltza dauka literaturak, edo ez, zer dakit nik, baina liburuak egin egiten dira, eta klasikoak baldin badira, salmenta segurua dutenak alegia, egingo dira berriro ere, egon lasai. Nola ikusiko duten argia, hori beste kontu bat da. Aste honetan irakurri dugu Mark Twainen bi lan ezagun berrargitaratuko dituela AEBetako argitaletxe batek, baina gaur egungo irakurlearen sentsibilitatea ez mintze aldera, irakur bedi zurikeria, hitz batzuk aldatu egingo dituzte. Missourin jaiotako Samuel Langhorne Clemensek beltzen kantuetan entzundako mark twain esaera hartu zuen beretzat, eta trukean, mende bete geroago, idazleak nigger jarri zuen leku guztietan esklabo paratuko dute. Eskerrak!

Akaso urtarrila bera ere ez da eufemismo bat besterik, eta hau ilbeltza da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.