Angel Erro.
JIRA

Iraganarekin jolas

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Euskaldunon Egunkaria-ren hemerotekan neure burua bilatzeko ahulezian erori ondoren, plazer gogobetegarriago batean abiatzeko aprobetxatu dut: iraganera bidaiatzeko, garai batera non Macron epaile bat zen, ponte izenik gabea, hiru izotz hockey partidu zaindu zituena; non Cuixart Modest izeneko margolari bat zen; non JoxeanMuñoz kultur sailburuordea Goya baten irabazlea zen, 2003ko elkarrizketa batean; non Ignacio Zoido (Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria) Nafarroako Abokatuen Elkartearekin elkartu baitzen, 1997an; inon Marchena futbolari bat zen; non Saenz de Santamaria oraindik bere aita zen; non Uxue Barkos eta Julio Ibarrak 2001eko maiatzaren 13ko hauteskunde gauean saio berezia aurkeztu zuten (hortik bi egunera jakinarazi zitzaigunez, «igande gauean irabazle»: 1.106.000 ikuslek ikusia uneren batean); non Carles Puigdemontek, El Punt egunkariko zuzendariordeak, Kataluniako prentsaren egoera anormala zela esaten zuen, 1991n, dagoeneko gorbataz; non Joseba Asiron irakasle bat zen, Itoitzeko urtegiaren aurkakoa; Javier Esparza (agian beste bat), lore saltzailea; eta Arnaldo Otegi (egunkariaren lehen alean), preso ohia, Herrera de la Mancharako martxarako deia egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.