Angel Erro.
JIRA

Iragarpen atzeratuak

2023ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Damu zait hemen lehenago iragarri ez izana Joe Bidenek AEBetako presidente berriz izateko hautagaitza aurkeztuko zuela, nik jakin arren. Ez zuen beste aukerarik, behin bere lehiakideak, Trumpek, berriz aurkeztuko zela jakinarazita. Ez zuten itzalik gabeko norbait jarriko Trumpen oldarraren kontra egiten saiatzera. Kalkuluak egin beharko zituen, jakina, eta azterketa medikoren bat ere bai. Kazetariak ere kontuak egiten hasi dira presidentegaiak zenbat urtera arte egonen liratekeen agintean, horrek zer errekor mota dakarren. Errekor-zaleak baitira kazetariak. Hori, berriz, gutxienekoa da. Hurrengo agintaldia amaitzeak ez dio inori ardura. Ematen du, esaterako, Trumpek bere kontrako auziak arrastoan sartuta eduki nahi dituela.

Asmatuko ez nuena da Bernie Sandersek zer egiteko asmoa zuen. Nekatuko zen. Bere burua aurkezteari uko egitearekin batera, Biden babestuko duela iragarri du. Beharko, pentsatu dut, ezagutu ditudanean Alderdi Demokratarenprimarioetan hark izanen dituen lehiakideak: txertoen kontrako militantea den kennedytar bat eta autolaguntza liburuen egile bat.

Iragarpen bat aurreratuko dut. Adimen artifizialean oinarritutako Reagan eta Kennedy (jatorrizkoa) aurkeztuta ikusiko ditugu 2028an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.