Zerrenda bat egitekotan, aurten gehien (edozer aditz) ditudan edozeri buruz, baina azkenean egokiagoa iruditu zait etorkizunari begira jartzea, eta iraganari, zerrendarena baino ohitura zaharragoa baita datorren urteak zer ekarriko duen iragartzen saiatzea, hemendik urtebetera zenbat huts egin dudan arriskua gorabehera.
Datorren urtean, oraindik ez kopuru asaldagarrian baina gora eginen dute LGTBI kolektiboko kideen kontrako erasoek. Atzerakada sentsazioa handituz joanen da. Genero ideologiaren kontrako erreakzioak bere burua antolatzen jarraituko du, gero eta fuerteago (aste honetan bertan Paraguaiko Gobernua genero ideologiaren kontrako gurutzadan hasi da, talde ultrakatolikoen eraginpean). Genero bortxakeria emakumearen askapena ezin eramandakoek biziagotu duten modu berean, eraso berriak, homofobia harroagoa, aurreikusten ditut.
Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdien hitzarmena hautsiko da, seguruenik Izquierda-Ezkerraren jarreraren bat arrazoi. Zorigaiztotzat hartu beharrean, aukeraz baliatu behar, Espainiako udal hauteskundeen egutegi eta agendatik behingoz ateratzeko, orain arte nafar lehendakariak hauteskundeetara deituta ere egin ezin zena.
Durangoko Azoka arrakastatsua izanen da.
JIRA
Iragarpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu