Harrituta utzi ninduen auzoak, ez nuen halakorik espero.
Urtero joaten gintuan Alderdi Egunera. Gasteizeko Salburuan izaten zuan ia beti, baina akordatzen nauk urte batean Getxo inguruan izan zela, eta ikaragarri eguraldi txarra egin zuela. Elizpe batean hartu genian aterpe, hotzak akabatzen, eta hantxe bazkaldu genian.
Eta ez hintzen aspertzen Alderdi Egunean?
Aspertu? Ez horixe. Talde handia joaten gintuan. Osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak, guztira izango gintuan dozena bat lagun. Ez duk sinetsiko, baina niretzat, beti izan diat edozeri arreta jartzeko joera, onena politikoen speetxak izaten zituan, Arzalluz batenak, kasu, ikusi egin behar huen nola berotzen zuen jendea. Baina ez nauk horregatik joango oraingoan. Hantxe jaso nian nire bizitzako lehen lezioa, artean ume mokoa besterik ez nintzela.
Politikaren indarraz edo, akaso?
Bai zera! Haserretu egin ninduan lehengusuarekin, eta helduen alboan geratu ninduan, isilik eta geldi, erdi ezkutuan. Halako batean, sekula ahaztu ezin izan dudan esaldia bota zian izeba batek: «Senarrarekin nagoenean ohean, Garaikorengan pentsatzen dut».
Eta zer pentsatu huen, ezkontza gezur handi bat dela?
Ez, irudimenak salbatzen gaituela.
JIRA
Irudimena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu