JIRA

Itzalak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Beti iruditu zait miresgarria: hiriak bere kasa dabilela ematen du, ezin duela inork erabat kontrolatu, badaudela ñimiñoak izanagatik premiazkoak diren aldaketak egiteko zirrikituak. Halabeharrak hantxe utzi gaitu, behean galipotezko infernua goian porlanezko zerua, milaka gara, ez, askoz gehiago, jendetza gara, edo hobeto, oldea gara, kaleak, espaloiak, dendak betetzen ditugu, arrastorik utzi gabe urtzen gara berriro ere jendetzaren erdian, ez gara inor, aske gara, ez gara inor, bakarrik gara. Keinu txikietan bilatzen ditugu konplizeak, harritu egiten gara jende atsegina fortunatzen zaigunean, Itzalak gara, geure buruaren itzalak.

Ez naiz zutabegile serioa eta ez daukat daturik: ez dakit zenbat jende bizi den hirietan, eta ez zait batere axola. Antzera baita beste edozein herri txikitan ere. Norberak daki bere bizitzaren berri, eta tokatzen zaionean sentitzen du zer den eritasuna, mina, heriotza, eta baita bestera ere, tokatzen zaionean ezagutzen du maitasuna, poza, bizipoza. Bien bitartean kaleak zapaltzen ditu, hara eta hona ibiltzen da bizirautea beste eginkizunik gabe, ez da itzal bat besterik. Itzalak naiz. Inon topatzekotan, Alexey Titarenkoren argazki batean topatuko nauzu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.