Izenak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Oraindik berandu zen etxera joateko, tabernan egin nuen topo auzoarekin. Ez zidan utzi gonbidatzen. Pattarra eskatu zuen biontzat.

Honek erreko dizkik zikinak, hartzak, badaukak-eta premia.

Ahotsa kendutako telebistaren pantailan Txileko meatzarien erreskatea ageri zen. Azkenak ziren. Guztien bisaiak erakusten zituen irudia agertzen zen lantzean behin, eta jada kanpoan zeudenen azpian kolore bat, salbu zeudela adierazteko. Zer, jarraitu al dugu meatzarien erreskatea?

Jarraituko ez nian ba! Munduan mila milioi lagunek jarraitu baldin badute, ni ez ninduan gutxiago izango, ez? Hunkigarria izan duk zinez.

Hau adarra jotzen ari zait. Hunkigarria? Lur azpian harrapatuta geratu diren langileen ezbeharra hartu eta ikuskizun bilakatu ditek, haien bizitzetan aztarrika aritu, istorioari xehetasunak gehitzeko, familien egonezina zukutu ikusleak entretenitzeko. Hunkigarria iruditzen zaik hori?

Oker habil. Gazteegia haiz oraindik hain erretxina izateko. Lasaiago hartu behar duk bizitza, motel. Lur azpian zeudean, ilunpean egon dituk, eta kanpora atera ditiztek, berriz jaio dituk 33 gizon, 33 izen beren abizenekin.

A bai, eta zenbat denbora beharko diagu Txileko meatzarien izenak ahazteko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.