Jira. Xabier Gantzarain

Jarraibideak

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina egiten ari naizela ematen badu, eta irakurtzearen onurak goratzen ari naizela, barkatu, ez zen nire asmoa, irakurtzea ez da sekula ona izan, askoz hobea da egunean ordubetez oinez ibiltzea, bihotzak hobeto eusten dio eguneroko jario zaurgarriari, begira bestela idazleak, edo begira neuri, beti erreta, beti minduta, beti negarrean. Utzi egiozu oraintxe bertan irakurtzeari, kalte egingo dizu.

Bizitza sano eta zoriontsu baterako jarraibideetan ezarri beharko lukete, aurre samarrean, agindu hau: ez irakurri. Eta gero beste hau: ez galdetu ikusten dituzun irudiek zer erakusten duten. Laburbil dezagun, bestela ere nahikoa ari naiz luzatzen, oinarrizko bi jarraibide hauen funtsa: ez pentsatu. Apokaliptiko eta integratuen artean banatu behar baduzue mundua, sar nazazue lehenengoen artean: integroak, integralak, eta integratuak ez ditut atsegin.

Gehiegi aldendu naiz berriro ere. Esan nahi nuen bakarra zen, eta barkatu tonua, ez zaiola batere axola irakurri ala ez, zinera joan ala ez, erakusketak ikusi ala ez, bost axola duela, berdin-berdin zaiola, aurrez egindako bideetatik jarraitzekotan. Libertitzea aldentzea da, bide ezezagunetan abiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.