Maialen Akizu.

Jogurt bat

2024ko maiatzaren 7a
05:00
Entzun

Mahukak jaso, sabaira begiratu eta jota bailitzan kantatu du postreen zerrenda: «Etxeko kopa, gazta tarta, sagar brownia, arroz-esnea, flana, mamia, tiramisua, fruta eta jogurta». Ez du aldaketarik egiten. Nik ere ez. Beti-beti-beti eskatzen dut jogurta. Jogurt naturala. Horregatik ere gustatzen zait horrenbeste Bertakoa eta Naturala podcasta.  

L. ere jogurt zale amorratua da. Nire parekoa. Behin gure desira hura mugatu guran supermerkatura joan eta kilo bana jogurt erosi genuen. Erreka izkinako aulki batean jesarri eta hantxe egon ginen jogurta jaten. Garai hartan uste genuen gustua neurrian zetzala: eguzkia atsegin genuela, baina ez 40 gradu; ondo daudela barkamenak, baina ez barkamenka ibiltzea; kutixiak ere neurrian direla kutixi. Iruditzen zitzaigun kilo bat jan ondoren lurreratuko genuela gure jogurtarekiko antsia, eta bolada batez, edo tarteka, eskatuko genuela flana edo sagar-tarta. Ez zen horrela izan.

Asteburuko elkarrizketa batek zekarren perimenopausiaren ondorioetarako egunero jogurt bat jatearen garrantzia demostratu nahi dutela, eta niri balio dit titularrak nire obsesioa justifikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.