Angel Erro.
JIRA

Kasandra

2021eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren inguruko Nazio Batuen biltzarra gaur da Glasgown amaitzekoa. Ez da ekimen edo promesa handiegirik espero. Orain 35 bat urte halako beste biltzar batean parte hartu zuen Carl Sagan zientzialari eta dibulgatzaileak: 1985ean AEBetako kongresuan. Zirraragarria da hain aspaldi gai honen inguruan presaz eta gerorako ezin uzteaz entzutea. Gaurkotasun handiko larritasuna zuten orduan dagoeneko kontuaz kezkatzen zirenek. «Gure seme-alaba eta bilobek aurre egin beharreko arazo larriak» aipatu zituen. Ez zen metonimia luzatzaile topiko bat. Hitzez hitz ari zen. Gu gara seme-alaba eta bilobak. Saganek joan den asteartean 87 urte eginen zituen, bizirik egotera, gutako edonoren aitak edo aitonak bezala.

Dagoeneko inor gutxik hartuko lituzke hitzok esajeraziotzat. Zer da tragikoagoa? Kasandra izan («antzinako mitologiak kontatzen duen mila madarikazio ankerren artean Kasandrak jasan zuena izugarriena da ene irudiko», dio poetak: «geroaz dena jakin, edonon seinale mingotsez inguraturik (...), jendeari ikusitakoa esan, baina inork ezin sinetsi, inor ezin gogatu») ala guztiek bai sinetsi, bai arrazoirik eman, baina beharrezko erabakiak inork hartu ez, aurrean dugun amildegirantz goibel baina urrats irmoz joanez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.