Jira

Klubak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Ez haut aspertu nahi nire kezkekin, gauza hutsa ditun munduan egunero ikusten ditugun ezbehar eta zorigaitzen ondoan, ikusi egiten baitizkinagu ezbeharrak orain, ez entzun, ez idatzi, ez bizi, ikusi baino ez, argazkiekin nahikoa dinagu, argazkiak elkarri lotuta baldin badoaz eta mugitu egiten badira, 24 fotograma segundoko abiaduran, orduan eta hobeto, horra errealitatea begien aurrera ekarria, horra ezbeharra ahoko zuloraino ekarria, baina ez dun hala, ezbeharra urrundu egiten din irudiak, zein ondo jarrita dagoen tele- hori, eta garbigailua martxan jarri bitartean ikusten din batek urak nola daramatzan etxeak Japonian, nola erori diren eraikinak edo nola hartu duten sua gas biltegiek, eta gero ikusten din Athleticek partida daukala gaur, edo bihar, edo etzi, eta kezka sartzen zaion, zein klubetan sartu duten berak eskatu gabe ere, zein kolektibotan daukaten bere izena gordeta, bezeria, errolda, eta zein kolektibotako partaide den, izena eman beharrik gabe ere, audientzia, esatebaterako. Eta batez ere, kolektibo horiek nola eratu diren,zeren gainean, zeren arabera. Klubek estatutuak izaten dituzte.

Alaitasun kolektiboa Athleticek irabazteak sortzen duena ote da ba, azkenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.