Angel Erro.
JIRA

Koherentzia

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Hasieran ez dut leitutakoa sinetsi, notiziaren formapean etorri arren. Gero eta ausardia handiagoa behar da notiziatzat datorrena ez sinesteko. Beraz, atzera egin, amore eman eta onartu dut berriak egiazkoa behar duela. Epaile batek Linaresen jipoitutako gizona (ez dakit alaba ere) agintearen kontrako erasoa egin izanaz akusatu du, zerbitzutik kanpo zeuden bi poliziak, hitz txar bat tarteko, taberna batean jipoitu ondoren. Gehienok ikusiko zenituzten irudiak. Eskerrak irudiak dauden. Agintearen kontrako erasoa egin izanaz akusatutakoa aurpegia kolpez eta zauriz beteta atera zen. Erasoa jasan zutenek kamerari harro esaten zioten besteak merezitakoa jasoa zuela, «sartu behar ez zuen tokian sartzeagatik».

Ezin ukatu daiteke nolabaiteko koherentzia egon badagoela. Jende asko hasia zen esaten Altsasun gertatutako liskar famatua norbaitek grabatu izan balu, Linaresekoa bezala, emaitza oso ezberdina zitekeela. Badirudi ezetz. Berdin litzateke agintearen kontrako erasoa, antza denez.

Ikasi beharko genuke polizia bat inoiz ez dagoela zerbitzutik kanpo. Juan Carlos erregea bezala. Erregea beti errege. Bizitza pribaturik ez du, eta, hortaz, nondik ez dakigun diru guztia jaso zuenean, errege moduan jaso zuen. Galderarik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.