JIRA

Komunitatea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Gehiengoak osatzen al du ordea, gehiengo izate hutsagatik eta bere horretan, komunitaterik? Osatzen al du komunitaterik, Gipuzkoan esate baterako, El Diario Vasco-ren irakurle multzoak? Munduaren ikuspegi bat jasotzen dute guztiek, ideologia bat, eta ezin esan daiteke beraz ez dutenik ezer partekatzen, ez eta partekatzen dutena gauza hutsa denik ere. Baina zer nolakoa da euren arteko lotura? Badago harremanik? Elkartzen ditu, batzen ditu egunkari jakin bat irakurtze soilak? Edo hobeto esanda, egunkari jakin bat irakurtzeak badu inor komunitate bateko partaide sentiarazteko indarrik?

Egin dezakegu galdera bera egunkariari izena aldatu eta Berria jarrita. Munduaren ikuspegi bat jasotzen dugu guztiok, ideologia bat, baina zer nolakoa da gure arteko lotura? Badago harremanik? Badugu komunitate bateko partaideak garelako sentipenik? Egitekotan, egunkariak baino gehiago hizkuntzak egiten gaitu komunitate kide. Baina zein zentzutan? Hizkuntzaren estetikak batzen gaitu, ala hizkuntzaren politikak? Iritsiko naiz halako batean: bada hizkuntza-komunitaterik? Gutxiengoak osatzen al du, gutxiengoa izate hutsagatik eta bere horretan, komunitaterik?

Borondateak egiten gaitu komunitate kide, ez mekanikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.