Hizkuntzak galdu gaitu. Euskalduna bere hizkuntzarekin duen harreman zailak eraiki du urteak joan eta urteak etorri. Eraztunak ezagutu ditu, kolpeak, zigorrak, debekuak. Ez dira, tamalez, aspaldiko kontuak. Gerokoak ikastoletan ibili gara, euskaraz ikasteko zoria izan dugu, baina, barka konparazioa, kristalezko sabaia hor dago beti. Eguneroko ogia trabak dira, ezinak, hutsuneak, eta ezaxola, eta mesprezua, eta ikusezin bihurtzen zaituen diskurtso folklorikoa: euskaraz eginda jai dago, euskaraz idatzita ez zaitu inork ezagutuko, Madrilen onartu behar zaituzte, New Yorken, eta handik itzuli, kanpoan bazarela erakutsita, zeure erkideen apalategietan lekutxo bat izatera.
Identitatearen auzian hizkuntza aferaren muina da. Eta hizkuntzaren auzian literatura izan da guretzat muina. Eta ondo. Literatura Unibertsala bilduma ondo dago, baina hasten da bat aztarrika, eta hutsune handiak ikusten ditu. Eta ez daki zeinena den ardura, nork luzatu beharko lukeen pausoa. Akaso norberak hasi behar du, orain 60 urte bezala, ments duena euskarara ekartzen.
Korrika gogoan, Elias Canetti itzultzea pentsatu nuen: «edozeinek parte har dezakeen dantza honetan, tribuak bere burua masa gisa hartzen du».
Jira
Korrika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu