Maialen Akizu.

Laborariak

2024ko otsailaren 2a
05:00
Entzun

Ipar Euskal Herriko laborariak protestan dira. Aldarrikapenak hainbat, eta aldaketarik ezean otsail bukaerako Frantziako Laborantza Azoka bitarte halatsu jarraitzeko prest azaldu dira. Herenegun Baionan auto ilarak eragin zituzten Barraskilo operazioa deiturikoan. Etxegarairekin bildu dira, eta honek entzun, entzun zituen, baina estatua baino azkarrago ezin dela joan erantzun omen zien. Barraskiloa baino motelagoa izango da beti estatua.

Molde bereko manifestazioak izaten ari dira Berlinen, Parisen, Palermon, eta Europako hauteskundeen karira eskuinak bereganatu egin nahi du lehen sektorea. Iazko martxoan Herbehereetako tokiko zein probintziako hauteskundeetan lau urte besterik ez dituen Nekazarien Mugimendu Herritarra (BBB) alderdiak eskuratu zituen boto gehien. Zentro-eskuinean kokatzen da BBB. Ekologia, energia berriztagarriak edo jasangarritasuna lurrera ekartzen kostatzen ari zaigu. Eta egia da laborantzan ezkerraldeari eta eskuinaldeari baino jaramon gehiago egin behar izaten zaiola eguterari eta laiotzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.