Identitate nazionalik ez dagoela esaten zidan, ez dagoela guztiok batzen gaituen identitaterik, guneak bezainbat egiten gaituela uneak, eta badirela nazioa baino faktore inportanteagoak. Gaiak kezkatzen banau zalantzaz beteta nabilelako da, edo gaiak kezkatzen nauelako nabil zalantzaz beteta, eta nik esan nion ez neukala batere garbi. Frantziar batek edo espainiar batek erraza dauka, berez datorkio herritartasuna, berez nazioa. Estatua da, bere botere guztiekin, identitatea berez ematen diona. Baina euskal herritarra, eta batez ere euskalduna, zurtz dabil beti, ziurtasuna du ments, berez datorkiolako gainetik kentzen errazagoa den herritartasuna nahi du.
Paradoxa dirudi, baina bide bakarra da: berez datorren naziotasuna baino ez du batek gainetik kentzen; ukatu dioten hura, berea du, ez da hain erraza baztertzen.
Lagun arteko eztabaida atera zidan hurrena, zertan aritu ginen euskal artea gora eta euskal artea behera, arteak ez zuela pasaporterik behar, artea ez zela herrialde batekoa edo bestekoa. Ados nengoela esatera nindoan, baina zalantza egin nuen, ez neukan batere garbi. Hala izatera, zergatik irakurtzen ditut egunero «arte espainiarra» edo «arte britainiarra» espresioak?
Lagun artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu