Maialen Akizu.

Lana

2024ko maiatzaren 2a
05:00
Entzun

Esaten da ez garela gure lana, edo ez hori bakarrik. Baina denok gara irakasle, mekanikari, autonomo, eta inor gutxik esango dizu ordezkapenetan dabilenik, subkontratatua dela, edo autonomo faltsua. Gehiagotan esango dizute zortekoa dela, gustura dagoela edo nekatuta, baina ez dagoela besterik. Esaten da ez garela gure lana, edo ez hori bakarrik. Ez gaituela horrek definitzen; mendizale, lagun-arteko edo trikitilari izatea askatzaileagoa balitz bezala. Ez gara gure lana baina lanaren araberakoak gara, eta oraindik orain, disparate bat da soldatapeko lanean pasatzen dugun denbora, enpleguari ematen diogun guztia. Ez delako aski lan egitea: enpresa herentzian jasoko bagenu moduan jardun behar gara gurean; konbentzituta, gogotsu, besteak baino hobeto. Besteak beti hor. Gero, ordea, ogia egin duenaren, saltzen duenaren eta behar duenaren artean harremanik ez balego bezala bizi gara. Eta jo, aulki-jokoak arratsalde baterako du grazia. Ez dago aulki gutxiago algoritmoengatik, makinengatik, eta musika bukatzera doala-eta aulkiaren bila biolentoki joan beharrean, begira, lur oso bat dugu gainean esertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.