Lanbidea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Abertzaletasunak bizi duen ilusioaren aparretan ibili beharrean politikaren ezinetan erreparatzen badut, ez da ametsik zapuzteko, baina errezeloa daukat politika gero eta gehiago ari dela bihurtzen Euskal Herrian ere, guzti-guztientzat, lanbide bat; eta gaizto jarrita, lanpostu bat. Orain edozertarako dago tekniko bat, eta tekniko bakoitzeko bada zuzendari bat, eta zuzendariak badu gainetik beste zuzendari bat, eta hark beste bat, eta hark beste bat, kargu politikoa izaten dena eskuarki. Eta dena ikaragarri hierarkizatua da, ezinbestean, eta bostek agintzen diote bakar bati, konparazio batera, berogailua 9:00etan pizteko. Eta onena da, berogailua piztu behar duen horrek azterketak gainditu eta agiriak azaldu behar izan dituen bitartean, berogailua pizteko agindua eman duen kargu politikoak, guk dakigula, alderdian izena eman eta gora egitea beste meriturik ez duela egin ezker-eskuin aginduak ematen ibiltzeko, ez duela oposaketarik atera behar izan. Eta ez esan niri herriaren borondatez daudela hor, beste bati sakatu hori. Herria eta politika, trenbide bereko bi burdinak baino, gehiago dira autopista bereko bi norabideak.

Batzuek bidesaria ordaindu beharrik ez izatea, horixe aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.