Angel Erro.
JIRA

'Like'-ak buruan

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Zergatik egiten ditugu gauzak? Zergatik, zertako? Telebistan neska panpox bati aurpegiratzen badiote bere burua apaintzeari eskaintzen dion denbora eta dirua, bere buruagatik egiten duela esanen du. Baina gero eta gauza gutxiago egiten ditugu geure burua asetze hutsagatik, inoiz halakorik egin badugu. Film bat ikusi edo liburu bat leitzearen atseginaren zati bat hura ikusi edo leitu dugula sarean zabaldu eta jendearen oniritzia sentitzea da.

Eskuzabal diskretuaren figura guztiz desagertu da. Mesedetutakoaren esker ona ez zaigu nahikoa. Ezin dugu itxaron urteetako jokabide isilek ospe onaren emaitza beranduegi ekarri arte. Birala bihurtu da Dunkin Donuts enpresak langile bat kaleratu duela, honek zakarretara bota beharreko ehunka donutak hainbat etxegaberi eman dizkielako, ekintza ona Tik-tok plataforman ongi dokumentatuta, noski. Asko indignatu dira. Baten batek aholkatu dio (ondoren etor daitezkeen ongileei ere) horrelakoak egiten jarraitzeko, baina isilean, non ez duen iraultza bat hasi nahi eta nazioarteko enpresei eginiko barne boikot baten liderra izan. Susmoa dut ez zela hori bere asmoa, karitate hutsa baizik. Edo areago munduari erakutsi zeinen karitatetsua den, horrek zekarzkiokeen like-ak buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.