Angel Erro.
JIRA

Maitasuna ez den guztia

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Joan den mende amaieran, birus beldurgarrienak informatikoak zirenean, bazen bat, Ostiral-13 izenekoa, hain zuzen ere egun horietan, hileko 13 ziren ostiraletan, erasotzen ziena munduko ordenagailuei. Horren antibirusa aurkitu zutenean, zorroztasun handiaz, Larunbat-14 jarri zioten izena. Irakasbidea ere bazen. Onerako edo txarrerako guztiak du bere biharamuna. Bazen beste txiste bat, formula berekoa: «Barkatu eragozten badio berorri, Placido Domingo da?», «Ez, astelehen puta da». Itzulita, okerragoa da. Bi adibide hauetaz gogoratu naiz gaurko eguna, maiteminduen egunaren ostekoa, nolabait ospatu beharko genukeela bururatzean. Amodioaren kontzeptua aldatu da, zabaldu da, ezeztatu da, deseraiki eta berreraiki da, ironizatu da, baina hainbat ospakizunek berdin jarraitzen duela pentsaraz dezakete. Voxeko prentsa arduradunak dagoeneko ezabatu duen mezu batean galdetu zuen homosexualek zergatik ospatzen zuten San Balentin, «haiena ez baita maitasuna, bizioa baizik». Terminologia aldaketaren batekin, gutxi gorabehera ados egon ninteke. Berez, maitasunaren eguna ospatu ondoren, proposatuko nuke maitasunean kabitzen ez den beste guztiaren eguna (bizioarena, Voxeko hitzetan) ospatzeko gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.