JIRA

Mekanika

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Mekanika da hitza. Albisterik irakurrienak, eta berdin libururik salduenak, edo telebista saiorik ikusienak, behin tronua hartuta, erresuma txikia izanagatik, nekez uzten du bere lekua. Gu gara, egia esateko, gure jainko gose eta artaldekeriarekin, tronuan jarri eta hantxe mantendu nahi dugunak. Aspertu arte, zeina gerta baitaiteke hamabostean behin zein egunean hamabost bider. Eta orduan, gaitzetsi egiten dugu geuk tronura igotakoa, ahaztu egiten dugu, eta zerrendan behera eta behera joaten da, erabat desagertu arte. Eta berriak hartzen du aurrekoak utzitako lekua. Ez da luzerako izango, laster du berriena tronu eske. Abiadura handiko mekanika da.

Eta zeharo gailendu da. Legegintzaldiak lau urtekoak izaten dira, bada astia nork bere programak martxan jarri eta gauzatzeko, baina inkestak izugarri ugaldu dira aspaldian, eta haiexei begira daude alderdiak. Erabakiak oro audientziari begira hartzen dira, eta ez herriaren mesedetan. Egiten dena egiten dela, nahiz eta proiektu baten zirriborroa besterik ez izan, aurkeztea da kontua, hedabideetan egotea eguna joan eta eguna etorri. Eta itxura ona ematea. Popularrenen zerrendan goi samarrean agertzea dute xede.

Gehiengoaren mekanika da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.